Enherkom

Energia berriztagarrien ekoizpena, autokontsumo partekatua eta energia kontsumoaren eraginkortasuna eta aurrezpena sustatzen dituen Hernaniko kooperatiba herritarra da.


Hiru helburu nagusi ditu:

Energia burujabetzan sakontzea

Trantsizio sozioekologikoa sustatzea

Pobrezia energetikoarekin bukatzea


ONURAK:


Krisi ekologikoari aurre egitea. Kutsadura eta larrialdi klimatikoaren aurrean trantsizio energetikoa sustatzen duen kooperatiba gara. Baliabide naturalak erabiliz ekoitzitako energia da eta %100 berriztagarria da.


Faktura elektrikoa murriztea. Autoekoizpenaren, autokontsumo partekatuaren eta energia eraginkortasunaren bidez.

Pobrezia energetikoarekin amaitzea. Pobrezia energetikoarekin amaitzeko eta justizia sozialaren alde lan egiten dugu.




Energia burujabetzan sakontzea.
Hernaniarron energia beharrak gure baliabideekin asetuko ditugu. Kooperatibaren eta honen baliabide guztien jabetza eta kontrola bazkideena da.

Demokrazia ekonomikoa sustatzea.
Jabetza kolektiboan eta gobernantza demokratikoan oinarrituz. Erabaki guztiak modu zuzen eta parte hartzailean hartzen dira, pertsona bat boto bat, alegia.

Tokiko ekonomia sustatzea.
Enherkom-ek energiaren sektorean lanpostu berriak zein jarduera ekonomiko berriak sortzeko aukerak eskaintzen ditu. Horrez gain, herriko gainontzeko enpresen bideragarritasun ekonomikoa indartzen du, energiaren prezioa gutxitu duen heinean.



Komunitatearen sorrerarekin batera, hiru proiektu jarri dira martxan:



1. Autoekoizpen partekatua, eguzkia energia iturria duena.


2. Aholkularitza energetikoa, bazkideei eraginkortasuna hobetzen laguntzeko.


3. Pobrezia energetikoa gainditzeko proiektua.




zergatik henherkom?



Faktura elektrikoa murrizten dugu, ingurumena zaintzen dugu eta gure gizartea indartu eta babesten dugu.