NOR GARA?
EnHerKom (Hernaniko Energia Berriztagarrien Komunitatea) energia berriztagarrien ekoizpena, autokontsumo partekatua eta energia kontsumoaren eraginkortasuna eta aurrezpena sustatzen dituen Hernaniko irabazi asmorik gabeko kooperatiba herritarra da.
Helburuak
Energia
burujabetzan
sakontzea
Trantsizio
sozioekologikoa
sustatzea
Pobrezia
energetikoarekin
bukatzea
ZER NAHI DUGU?
Krisi ekologikoari aurre egitea
Kutsadura eta larrialdi klimatikoaren aurrean trantsizio energetikoa sustatzen duen
kooperatiba gara. Baliabide naturalak erabiliz ekoitzitako energia da eta %100 berriztagarria
da.
Pobrezia energetikoarekin amaitzea
Pobrezia energetikoarekin amaitzeko eta justizia sozialaren alde lan egiten dugu.
Energia burujabetzan sakontzea
Hernaniarron energia beharrak gure baliabideekin asetuko ditugu. Kooperatibaren eta honen
baliabide guztien jabetza eta kontrola bazkideena da.
Faktura elektrikoa murriztea
Autoekoizpenaren, autokontsumo partekatuaren eta energia eraginkortasunaren bidez.
Demokrazia ekonomikoa sustatzea
Jabetza kolektiboan eta gobernantza demokratikoan oinarrituz. Erabaki guztiak modu zuzen
eta parte hartzailean hartzen dira, pertsona bat boto bat, alegia.
Tokiko ekonomia sustatzea
Enherkom-ek energiaren sektorean lanpostu berriak zein jarduera ekonomiko berriak sortzeko
aukerak eskaintzen ditu. Horrez gain, herriko gainontzeko enpresen bideragarritasun
ekonomikoa indartzen
AUTOKONTSUMO PARTEKATUAK
Gure instalakuntzak
Hauek dira orain arte egin ditugun gure autokontsumo partekatuak:
Udalaren hitzarmenaren baitan egin diren instalakuntzak
Udalak energiaren trantsiziorako eta burujabetzarako bidean urratsak emateko erabakia hartua du eta hor kokatzen da eguzki-plaka hauen instalakuntza.
Hernaniko Udalaren eta “Enherkom” Hernaniko energia komunitatearen artean sinatutako hitzarmenaren bidez bideratu da instalakuntza hauen proiektua.
Udalaren eta Enherkomen artean sinatutako hitzarmenaren ondorioz, Enherkom arduratuko da instalazioak jarri ondoren hauek mantentzeaz eta kudeatzeaz. Sortuko den energiaren %80 udal eraikinen beharrak asetzeko izango da eta, gainerakoa, herritarren onurarako izango da.
Instalazio fotovoltaiko hauek Hernaniko autokontsumo partekatuen sare publiko-komunitarioaren parte izango dira.

Elizatxo 1:
Energia-gaitasuna: 51.782 kWh/urtean
Potentzia: 56,52 kWp
Sustatzaileak:
– Hernaniko Udala
– Enherkom
– Hernani Burujabe
Laguntzailea: Energiaren Euskal Erakundea

Elizatxo 2:
Energia-gaitasuna: 79.449 kWh/urtean
Potentzia: 82,4 kWp
Sustatzaileak:
– Hernaniko Udala
– Enherkom
– Hernani Burujabe
Laguntzailea: Energiaren Euskal Erakundea

Urumea ikastola:
Energia-gaitasuna: 42.246 kWh/urtean
Potentzia: 40,5 kWp
Sustatzaileak:
– Hernaniko Udala
– Enherkom
– Hernani Burujabe
Laguntzailea: Energiaren Euskal Erakundea
Zure teilatuan Enherkomen instalakuntza bat jartzea nahi?
Enprelagun proiektua
EnpreLagun proiektua sortzen da Hernaniko komunitatea sendotzeko asmoz, enpresa eta bizilagunak hurbilduz, eta elkarrekin gure energia beharrak kudeatuz. Honetarako, autokontsumo partekatuak sustatu nahi ditugu, enpresetako teilatuetan energia sortuz eta hau enpresa eta herritarren artean elkarbanatuz.
Enherkomek proiektu honetan parte hartzeko aukera hau eskaintzen dio zure enpresari, teilatuaren lagapenaren trukean.
Une honetan, 4 enpresekin adostutako 3 instalazio-proiektu garatu dugu.
- Enherkomek proiektua egingo du.
- Instalakuntza guztiaren kudeaketa Enherkomek bere gain hartuko du.
- Aurrezpena energian eta fakturan.
- Diru-laguntzaren kudeaketa Enherkomek bere gain hartuko du.
- Enherkomek tramitazio guztia egingo du instalakuntza martxan jartzeko.
- Enherkomek sortzen den energiaren kudeaketa egingo du.
- Instalakuntzaren mantentze lanak Enherkomek bere gain hartuko ditu.
- Enpresaren eraikinari balio gehigarri bat ematen zaio.
- Instalakuntza fotovoltaikotik sortzen den energiaren onuradunak, Enherkomeko bazkide diren Hernanik herritarrak izango dira. Betiere, onuradun izateko irizpideak ikuspegi sozial justu bat ezarriz.
- Enherkomeko bazkide izango da enpresa. Horretarako kapital sozialari 10€-ko ekarpena egin behar zaio.
- Enherkomekin teilatuaren lagapen hitzarmen bat sinatuko da.
- Enpresaren HPKU bat utziko du instalakuntza bertara konektatzeko (batek bakarrik).
AHOLKULARITZA ENERGETIKOA
EnherKom kontsumoaren eraginkortasuna eta aurrezpena sustatzen energia komunitatea izanik, aholkularitzan honako esparru hauetan egiten dugu lanketa:
Bazkideei energia eraginkortasunaren inguruan behar dituen argibideak, aholkuak, e.a. bideratzen ditugu.

Merkatariei aholkularitza energetikoa eskaintzen zaie eta bai modu indibidualizatuan egindako azterketa energetikoen bidez edo taldekako formazioen bidez.

Enpresei eskaintzen dugun aholkularitza zerbitzuak 3 ikuskaritza mailetan banatzen da: oinarrizkoa, ertaina eta osoa.

Pobrezia energetikoa
Gure helburu sozialetako bat Talde zaurgarriak integratzea, kooperatiba-printzipio unibertsaletan oinarrituta, haien energia-mendekotasuna gutxitzeko eta bizi-kalitatea hobetzeko jardueren bidez da.
Gure lanketa honetan energiarekin lotuta ez dauden egoerak aurkitu ditugu pobrezia energetikoan non Enherkometik zaila egiten zaigun erantzun egokiak topatzea (etorkinen egoera “ilegalak”, biolentzia matxista, …). Honi aurre egiteko, beste eragile batzuekin batera (udaleko Gizarte Zerbitzuak, Amher elkartea) pobrezia energetikoari aurre egiteko proiektua moldatzeko urratsak ematen nahi dugu.
Amher elkartekoekin batera etorkinei bideratukoa energiaren inguruko formazioa saioak ere eskaini izan ditugu eta uneoro gaude kontaktuan beraiekin energiaren inguruko arazoren bat etorkin baten batek badu konponbideren bat aurkitzekoa.
Bestetik, energia bulegoan bono sozial energetiko lortzeko kudeaketan eta egoera zaurgarrian daudenei alternatiba energetiko duinak bilatzen jarraitzen dugu.
Azkenik, instalakuntza ezberdinetako onuradun izateko aplikatu diren hautaketa-irizpideetan zaurgarritasun egoerak kontuan hartu dira lehentasunak finkatzeko.
Karbono aztarnaren kalkulua
KARBONO-AZTARNA erakunde, ekitaldi edo jarduera bati edo produktu edo zerbitzu baten bizi-zikloari lotutako berotegi-efektuko gas-emisioen guztizkoa kalkulatu, eta klima-aldaketan zer-nolako ekarpena egiten duen ebaluatzeko tresna da.
Trantsizio Energetikoaren eta Klima Aldaketaren Legeak (1/2024 Legea, otsailaren 8koa), enpresei zuzendutako hainbat betebehar zehazten ditu, horien artean erakundeen karbono-aztarna kalkulatu eta aztarna minimizatzeko plan bat egiteko betebeharra.
Ondorengo enpresa motei eragiten die Legeak:
- Hondakinak kudeatzeko eta ura tratatzeko instalazioak
- Merkataritzako eta turismoko establezimenduak eta zerbitzuen sektorearen gainerako azpisektoreak
- Industria-instalazioak
- Abeltzaintza-ustiapenak eta nekazaritza-, basogintza- eta arrantza-jarduerak
Hala ere, Erregelamendu bidez ezarriko da zer instalazio zehatzek duten betebehar hori. Beraz, Erreglamendua argitaratu arte Karbono-aztarnaren kalkulua boluntarioa da.
Enherkometik karbono aztarnaren kalkulua egiten laguntzen dizugu eta azterketa horiek egiteko dauden diru-laguntzak ere bideratzen ditugu.
BERRIAK
Energia bulegoa
Enherkomek udal energiaren bulegoaren kudeaketa ardura dugu. Aurten dagoeneko herritar eta merkatarien 100 eskakizun baino gehiagori erantzun diegu. Gehienak faktura energetikoen (argindarra eta gasa) inguruko azalpenak izaten dira baina energia berrizatagarrien eta…
Hezkuntza zentroetako instalakuntzak
Hernaniko Udalak eta Enherkomek duten hitzarmenak ahalbideratu du instalakuntzak egitea. Hernaniko herritarrek Hernaniko energia berriztagarria kontsumituko dute, Enherkomeko balio sozialekin bat egingo dute eta aurrezpen ekonomikoa izango dute elektrizitate fakturan….
IV Batzar Orokorra 2026/05/21
Maiatzaren 21ean osteguna Enherkomen Batzar Orokorra egingo dugu Sandisuterrin 18:00etan eta hau izango da gai-ordena: Ohiko batzar nagusiaren agurra eta hasiera. 2025ko Batzar Nagusiko akta-onespenari buruzko txostena eta 2026ko Batzarraren akta onartzeko 2 bazkide…











