Hernaniko Energia Berriztagarrien Komunitatea

Energia berriztagarriak, autokontsumo partekatua eta efizientzia energetikoa sustatzen ditugu Hernanin.

AUTOKONTSUMO PARTEKATUAK

Gure instalakuntzak

Hauek dira orain arte egin ditugun gure autokontsumo partekatuak:

Udalaren hitzarmenaren baitan egin diren instalakuntzak

Udalak energiaren trantsiziorako eta burujabetzarako bidean urratsak emateko erabakia hartua du eta hor kokatzen da eguzki-plaka hauen instalakuntza.
Hernaniko Udalaren eta “Enherkom” Hernaniko energia komunitatearen artean sinatutako hitzarmenaren bidez bideratu da instalakuntza hauen proiektua.
Udalaren eta Enherkomen artean sinatutako hitzarmenaren ondorioz, Enherkom arduratuko da instalazioak jarri ondoren hauek mantentzeaz eta kudeatzeaz. Sortuko den energiaren %80 udal eraikinen beharrak asetzeko izango da eta, gainerakoa, herritarren onurarako izango da.
Instalazio fotovoltaiko hauek Hernaniko autokontsumo partekatuen sare publiko-komunitarioaren parte izango dira.

Elizatxo 1:

Energia-gaitasuna: 51.782 kWh/urtean
Potentzia: 56,52 kWp
Sustatzaileak:
- Hernaniko Udala
- Enherkom
- Hernani Burujabe
Laguntzailea: Energiaren Euskal Erakundea

Elizatxo 2:

Energia-gaitasuna: 79.449 kWh/urtean
Potentzia: 82,4 kWp
Sustatzaileak:
- Hernaniko Udala
- Enherkom
- Hernani Burujabe
Laguntzailea: Energiaren Euskal Erakundea

Urumea ikastola:

Energia-gaitasuna: 42.246 kWh/urtean
Potentzia: 40,5 kWp
Sustatzaileak:
- Hernaniko Udala
- Enherkom
- Hernani Burujabe
Laguntzailea: Energiaren Euskal Erakundea

Langile ikastola. Laubidieta:

Energia-gaitasuna: 81.262 kWh/urtean
Potentzia: 81,88 kWp
Sustatzaileak:
- Hernaniko Udala
- Enherkom
- Hernani Burujabe
Laguntzailea: Energiaren Euskal Erakundea

Langile ikastola. Meabe

Energia-gaitasuna: 43.590 kWh/urtean
Potentzia: 43,20 kWp
Sustatzaileak:
- Hernaniko Udala
- Enherkom
- Hernani Burujabe
Laguntzailea: Energiaren Euskal Erakundea

Haurreskola:

Energia-gaitasuna: 99.189 kWh/urtean
Potentzia: 105,09 kWp
Sustatzaileak:
- Hernaniko Udala
- Enherkom
- Hernani Burujabe
Laguntzailea: Energiaren Euskal Erakundea

Nola izan naiteke onuradun?

  • 9
    Enherkom kooperatibako bazkide egin behar zara, 10 €ko sarrera ekarpenarekin.
  • 9
    Onuradun izateko izena eman behar da.
  • 9
    Behar espezifikoak edota zaurgarritasun egoera duten bazkideek lehentasuna izango dute.
  • 9
    Ez da dirurik jarri behar instalazioaren inbertsiorako.
  • 9
    Instalazio hauetatik etxean energia jasotzen hasi ondoren, onuradunari autokontsumotik lortzen duen aurrezpenaren % 50ko kuota pasako zaio.
  • 9
    Onuraduna nahi duenean erretiratu ahal izango da, bazkidetza utzi eta hasierako 10€ errekuperatu.