Maiatzaren 21ean osteguna Enherkomen Batzar Orokorra egingo dugu Sandisuterrin 18:00etan eta hau izango da gai-ordena:
- Ohiko batzar nagusiaren agurra eta hasiera.
- 2025ko Batzar Nagusiko akta-onespenari buruzko txostena eta 2026ko Batzarraren akta onartzeko 2 bazkide izendatu.
- 2025ko kudeaketa, kontuak eta ekitaldiko balantzea aztertu eta onartu.
- 2025ko Memoria.
- 2025ko ekitaldiko soberakinen garbien banaketa edo galeren egozpena.
- Kapital sozialari nahitaez egin beharreko ekarpena eta sarrera-kuota.
- Kapital sozialaren ordainketa.
- Egindako ekarpenen interesen onarpena.
- 2026ko Kudeaketa Planaren aurkezpena.
- Proiektuetarako kapitalizazioa.
- Enherkom autokontsumo kudeatzailea.
- Errektore Kontseiluko kideen berritzea.
- Kontseilu Errektorearen komunikatuak.
- Galde-eskeak.
Oharrak:
- Deialdiak irauten duen bitartean, urteko kontuak azaltzen dituzten agiriak, eta gai-zerrendako gainerako puntuei dagozkien agiriak, Enherkomeko egoitza sozialean (Florida, 28. 20120 Hernani) edozein bazkideren eskura daude aztertu ahal izan ditzaten.
- Batzarra euskaraz izango da. Norbaitek itzulpena behar badu aurretik eskatu beharko du.
- Amaieran lunch egongo da.
